Txirrinduan bidaiatzeko aholkuak

Txirrinduan bidaiatzeko aholkuak

Javier Martinez, Bicicleting proiektua

Txirrinduan egiteko bidaia bat hasteko garrantzitsuena zera da, kontuan izatea gogoa, motibazioa eta, jakina, txirrindua baino ez direla behar.

Jomuga hautatu:

Txirrindua garraiobide independente eta merkea da, zure jomuga hautatzerakoan erabateko askatasuna eskaintzen dizuna, herrialde garestienak ere irisgarri dira edonorentzat.

Sufritzeko zure zaletasunaren arabera, onuragarri izango da mapa baten aurrean eseri eta bertan marraztutako bideetan barna ibilbideak irudikatzen hastea.

Kontuan izan behar da txirrinduan bidaiatzen denean, gorabehera meteorologikoen baitan egongo garela. Herrialde bera bisitatzea oso esperientzia ezberdina izango da urteko sasoiaren arabera.

Euriteetan asfaltatu gabeko errepideak lokatzezko bideak izaten dira, eta neguan, tropikoetatik urrun, tenperaturak zero azpitikoak izan ohi dira eta elurra bidelagun izango dugu. Haatik, bidaiatzearen gauzarik ederrenak bidean aurkituko ditugun ustekabekoak eta eragozpenak dira, eta haiek gainditzeko guk dugun trebetasuna.

Bidea zenbat eta gogorragoa izan orduan eta eztiagoa da helmuga.

Materiala:
Behin jomuga erabakita, zakutoak zein gauzekin bete nahi ditugun planifikatzea dagokigu. Alferrikako kilogramo oro damugarri izango da igoeretan, eta elur-ekaitza esperientzia plazerezkoa edo amesgaiztokoa izan daiteke, besteak beste, eramango duzun dendaren arabera.

Denda izango da zure etxea, eta bero askoko klimetan hobe da haize pixka bat sartzen bada.
Arropa mota ere oso garrantzitsua da. Klima hotzetan jaka iragazgaitz eta transpiragarri ona eramatea funtsezkoa izango zaigu. Klima epeletan askatasun gehiago duzu eta erantzukizun gutxiago arropa hautatzerakoan.

Ahosabai fina dutenentzat su txiki batek asko goxatuko du bidaia, eta gainera askatasun handia ematen du lotarako leku bat bilatzerako garaian.

Kanpatzeko leku bat bilatu ondoren egin ohi dudan erritual ederra da gehien gustatzen zaidan gauzetako bat, hots, txirrindu gainean egindako jardunaldi luze baten ondoren janaria prestatzen jarri eta jaki beroaz gozatzea, naturaren soinuekin izarpean lotaratu aurretik.

Txirrindua:
Txirrindurako osagarri eta gehigarriak bilatzeaz harago, txirrindu gainean eroso sentitzea da garrantzitsuena. Horregatik, “bizitza osoan erabili duzun txirrindua” eramatea abantaila handia izan ohi da. Osagarriak kalitatezkoak eta erresistenteak izan behar dira.

Hala eta guztiz ere, aurrez esan dudan moduan, bideko gorabeherek (baita matxurek ere) ustekabeko eta esperientzia ugari ekarri ohi dituzte, bidaia aberasgarriago bihurtuz. Kasurik okerrenean, beti dago bultzaka joateko aukera.
Bidaia laburra bada, ziurtatu txirrinduak ez dizula arazo gehiegi emango, oporraldia irtenbide bila ez igarotzeko.

Inork ez dezala ahaztu egoera zail eta konplexuenetan ere gozatu egin behar dela, izan ere, azken finean horixe da bidaiatzearen gauzarik ederrena. Dena planeatuta bezala irtetea… oso aspergarria da, ezta?

2Mezuak

  1. Marta Negro 5 November, 2015 Noiz 11:28 am

    Viajar en bicicleta… libertad pura. Gracias por los consejos

  2. Bianca 29 January, 2016 Noiz 9:07 pm

    Gracias, esto me sirvió de motivación sin duda. Es algo que haré pero me gustaría hacerlo acompañada de alguien que comparta el mismo deseo de hacerlo; es por eso que aún no lo he realizado. Una parte de mi me dice estas loca y otra parte de mi dice debes hacerlo. Sin duda lo haré aunque aun no tenga ni idea como hacerlo. Saludos. Gracias.

Idatzi iruzkina

captcha
Derrigorrezko datuak (*)

IGO