Hassan Ait Chaou eta Maria Zorroza, munduko kopan protagonista

Hassan Ait Chaou eta Maria Zorroza, munduko kopan protagonista

Unai Ugartemendiaren eskutik

Euskal Selekzioko bi lasterkariak zuten zerbait jokoan, eta ez dira esku hutsik itzuli. Ez gara edozer gauzetaz hitzegiten ari, mendi lasterketetako Munduko Kopaz baizik. Eta podiumaz bereziki. Azken lasterketa zuten jokoan Limone sul Gardan (Italia). Biek, helburu berdina, baina diziplina eta ibilbide ezberdinetan. Hassan Ait Chaouren kasuan, Sky lasterketan, bertako ibilbideak edozein izutzeko profila erakusten zuen. Denen gainetik, bi datu; 27,3 kilometrotako ibilbide batean, 2480 metroko desnibel positiboa. Ez zen txantxetako kontua. Zorrozak berriz, postu on bat egin beharra zeukan kilometro bertikaleko lasterketan. Bietako inork ez zuen lasterketarik irabazi Limonen, baina biak helburuak beteta itzuli dira.

Ait Chaou, ametsaren bidean

Denboraldi arraro xamarra izan duela adierazi berri du billabonatarrak. Zegama-Aizkorrik utzi zion zapore gaziak, gozotik gehiago izan du udaran. Indartsu, bere sasoirik onenean eta edozeini irabazteko gai dela erakutsi du azken hilabeteetan. Azpimarratzekoa, The Rut (Montana, AEB) lasterketan lorturiko garaipena. Bertan erdietsi zuen lehen postuak, Munduko Kopako sailkapenean bigarren postuan jarri zuen. Limonen, dena eman beharra zeukan, lehen postua lortu nahi bazuen. Ez zen posible izan. Lasterketaren hasieran izandako lesio batek, 10. postuan amaitzera eraman zuen. Berdin zion. Egindako urteak, azken arantza ere aterako dio. Sailkapen orokorra, Tadei Pivk italiarrak eraman zuen azkenean. Pozik amaitu du denboraldia, “azken hilabeteetan erakutsitako mailarekin oso gustora nago. Denboraldi polita egin dudala esan dezaket”.

Maria Zorroza, ezer galtzeko ez dagonean

Debutaria zen lasterketa bertikalen Munduko kopan. Edozeinek esango luke ! Maldaren penditza gogortzen doan einean, bere indarra areagotzen joaten da. Horregatik ditu gustoko, Italia aldeko lasterketa bertikalak. Lasterketak pilatzen joan den bezela, postuek gorantz jo dute etengabe. Azken lasterketara, podiuma zapaltzeko asmotan azaldu zen gernikarra. Ez zuen ezer galtzeko, irabazteko asko, ordea. Espezialista guztiak bertan izan zituen, eta etzen kokildu. Amaieran lortutako 6. postuak, azken sailkapeneko podiumera eraman zuen. Bere aurretik, munduko bi igotzailerik onenak bakarrik izan ditu, Christeel Dewal eta Laura Orgue. Bere hitzetan,“Munduko Kopan parte hartzeko aukera probestu nahi izan dut, eta azkenean oso gustora gelditu naiz egindako lanarekin”. Beste urtebetez, Euskal Selekzioak, Ternuaren laguntzarekin, oso maila altua ematea lortu du. Zorionak Hassan eta Maria!

Trail running Ternua

Idatzi iruzkina

captcha
Derrigorrezko datuak (*)

IGO