Gorbeia Suzien Ternua 2016, iraunkortasuna eta kirola

Gorbeia Suzien Ternua 2016, iraunkortasuna eta kirola

 

Ingurumena zaintzeko jarrera, berrikuntza eta lehen mailako mendi-lasterketa dira ekainaren 1ean bere izen-emateak irekiko dituen Gorbeia Suzien Ternua 2016 lasterketako osagaiak. Joan den edizioan 24 ordu pasatxotan agortu ziren proba nagusirako 500 dortsalak. Gainera, aurtengoan, ISF National Championship 2016 txapelketaren barnean sartuko da lasterketa.

Elkarrekin ingurunea babesteko

Ternuak proba hau babestu du berriro, izan ere, kirolarekiko pasiotik harago doa lasterketa honekin batzen gaituena: ingurunea babesteko grina, hain zuen. Gorbeia Suzien Ternua lasterketak “birziklatu-berrerabili-murriztu-gogoratu” aldarria hartuta, hainbat ekintza bultzatzen ditu, esate baterako, dortsalak eta markak berrerabiltzea, birziklapen-edukiontziak ipintzea, elikagai soberakinak konposta egiteko eta animaliak elikatzeko erabiltzea, probaren ondotik lasterketako ibilbidea garbitzea, tokiko produktu eta ekonomia babestea, etab.

Berrikuntza Gorbeia Suzien Ternua 2016 lasterketan

Elkartzen gaituen konpromiso iraunkorraz gain, lankidetza hau What’s next izeneko gure proiektuan kokatzen da, merkaturatu aurretik produktu teknikoak probatzeko xedez abiarazitakoa. Ternuan Aldamin jaka (Bizkaiko bigarren mendi garaienaren izena, Gorbeia inguruan kokatzen dena, oraindik ezezagun Gorbeia Suzien Ternua 2016samarra eta sekulako edertasuna duena) garatu dugu. Aldamin jaka, birziklatutako ehunekin eratu da eta hura ekoizteko PET plastikozko 30 botila erabili dira. Jaka lasterketako parte-hartzaileei emango zaie hurrengo hilabeteetan proba dezaten. Kirolari horien eskutik irizten zaizkigun aholkuak lagungarri izango zaizkigu merkaturatu aurretik janzkian azken hobekuntzak egiteko.

Proiektu hau garatzeko Polartec etxearen lankidetza dugu. Markaren babesle estrategikoa da Polartec sortu zenetik eta elkarrekin ehun tekniko eta iraunkorrenak eratu ditugu, produktuarekin eta berau erabiltzeko jarduerarekin bat datorrena.

Chaqueta_AldaminGSProiektuaren emaitza janzki oso balio anitzekoa sortzea izan da, eta urteko edozein sasoitan erabiltzeko egokia. Mendiko jarduera guztietan modu dinamikoan erabiltzeko diseinatu da, non arintasuna, trinkotasuna eta transpiragarritasuna oso garrantzitsuak diren. Janzkian Polartec ehun ezberdinak aplikatu dira gorputzeko atalaren arabera, eremu bakoitzean errendimendu orokor onena lortze aldera.

Parte hartu nahi duzu? Eman izena hemen: http://www.gorbeiasuzien.com/inskripzioak/

Idatzi iruzkina

captcha
Derrigorrezko datuak (*)

IGO