Slow Mountain, mendiaren beste aldea

Slow Mountain, mendiaren beste aldea

Juanjo Garbizuren eskutik, mendizalea eta Monterapia liburuaren (gaur egun 6. edizioan dagoeneko; www.monterapia.com) egilea

Mendia, bere kontzeptu erromantikoenean, kirol kutsu gutxienekoan, gure eguneroko errutinatik ihes egiteko elementu hori zen. Espazio zabal horietan barna oinez ibiltzeak gure burua askatzen zigun. Modu horretan, gure egunerokotasunean nagusitzen den estresari aurre egiten lagunduz. Haatik, gure hirietan horren ohikoa den presaka ibili behar hori mendi-ibilietan ere nabaritzen da azken urteotan. Gero eta ugariagoa den joera horren aurrean, Slow Mountain kontzeptua aldarrikatzeko garaia da.

Slow Mountain, mendi patxadatsu baten alde

Egungo gizartean gero eta lehiakorragoak gara, esparru guztietan. Ziurrenera, inoiz gertatu zaizu mendira taldean joan eta norbait taldeburuan jarri eta oinkada bizkortzen hasi dela. Inork ez du atzean geratu nahi, ahultasunaren seinaletzat hartzen delako hori. Orduan zure erritmoaz gaindik hasten zara ibiltzen, eta ez zara batere eroso sentitzen. Taupadak bizkortu egiten dira eta arnasa estutu, elkarrizketa bare bat mantendu ezinik. Izerditan zaude eta janzkiren bat kendu nahi zenuke, baina ez zara horretarako geratuko, atzean geratzearen beldurragatik. Eta Camel erako ur-poltsarik ere ez daramazunez, geratu eta motxilatik zure kantinplora ere ezin duzu atera. Horregatik ez da harritzekoa pertsona batzuk mendira bakarka joan nahi izatea, izan ere, erritmo lasaiagoan joan daitezke eta nahi dutenean geldialdia egin dezakete, inguruan duten paisaian murgiltzen diren bitartean argazkitxo bat ateratzeko.

Izan ere, adibide ezagun bat jartzearren, Ordesako harana erritmo bizian zeharkatzea, Zaldi Buztana deritzon ur-jauzi ezagunera iritsi arte, Louvre museoa bertako galerietan zintzilikatuta dauden koadro ederretan erreparatu gabe bisitatzearen parekoa da. Espazio naturalek begiraldi puruenean murgildurik egotea eskatzen digute. Geratu eta erreken soinuarekin, mendien handitasunarekin edo basoen testurekin liluratzea eskatzen dute. Inoiz probatu duzu une batez zuhaitz bat besarkatzea? Antsietatea arindu eta pentsamendu negatiboak uxatzen laguntzen du. Egin proba, ikusiko duzun zein ongi sentitzen zaren gero. Ez ditzagun sekula gal haurrak ginela genituen jakin-mina eta behatzeko gaitasuna. Mendietan dauden eta itxuraz sinpleak diren gauza txikiekiko lilurapena berreskura dezagun, esate baterako, tontorretik lainoek forma nola aldatzen duten behatuz edo haranean behera hegazti batek egiten duen hegaldia jarraituz.

Slow Mountain - Ternua

 

Eragin terapeutikoak

Mendian ibiltzea, txikietan txikiena izan arren, jarduera lasaia da eta ordularia ahaztu egiten dugu. Lagungarria da gure garunaren eskuineko hemisferioan dauden trebetasunak sustatzeko; sormena, emozioak, intuizioa, trebetasun artistikoak, orientazio espaziala, etab. Trebetasun horiek alde batera utzi ohi ditugu adinarekin, ezkerreko hemisferioan lekutzen diren trebetasunen onuran (arrazionaltasuna, azterketa, logika, matematika, etab.). Horrenbestez, ingurune natural batean mendi-ibili lasai eta patxadatsua egitea lagungarri da garuneko bi hemisferiotan kokatzen diren trebetasunak orekatzeko, eta horrela bizitzaren aurrean jokabide baikorragoa baitaratuko dugu.

Finean, mendian lasai ibiltzea edo Slow Mountain jarduera burutzea baltsamo paregabea da garunarentzat. Gainera, depresioaren aurrean prebentziozko tratamendu eraginkorra ere bada. Beraz, mendian bizkor ibiltzen diren horietakoa bazara, ia geldialdirik egin gabe, hurrengo irteeran gogoan hartu aholku hauek. Ziurrenera egun horretan ez dituzu giharrak horrenbeste landuko, baina zure buruak irabazi egingo du.

Animatzen zara?

Colección Ternua

3Mezuak

  1. miguel 15 November, 2015 Noiz 4:10 pm

    No sé si será ” slow mountain” ( qué manía de ponerlo todo en inglés con la lengua tan rica que tenemos), pero desde que nacieron mis hijas y empezaron a caminar, las llevo a la montaña. Y disfruto viendo cómo miran una rana o una mariposa, cómo tiran piedras al río o me preguntan por cada piedra y cada rama que ven.
    Sin duda todas las formas de ir a la montaña son legítimas e igualmente válidas; yo ahora disfruto del ” miontañismo tranquilo” y me encanta.
    Por cierto, uso plumífero y forro polar Ternua, amen de un pantalón que tuve. Buena calidad, sin quejas; lo pagas, pero lo vale

  2. Larrañeta Alpino Club 18 November, 2015 Noiz 9:46 pm

    Mendiaz gozatzeko beste modu bat. Oso interesgarria.

  3. Larrañeta Alpino Club 18 November, 2015 Noiz 9:47 pm

    Otra forma de disfrutar de la montaña. Muy interesante.

Idatzi iruzkina

captcha
Derrigorrezko datuak (*)

IGO